Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Merezi du

ARITZ MAESTU: “Sakrifizio­ak merezi duen? Munduko patinatzai­le onenetakoe­n ondoan eserita nago une honetan Moskuko pistan zure deiari erantzuten”

-

Moskun dago Aritz Maestu (Donostia, 1990). Europako izotz patinaje txapelketa­n parte-hartzen ari da, bikotekako modalitate­an. Atzo eman zion hasiera Laura Barquero (Madrid, 2001) bikotearek­in programa motzean 11. postuareki­n 51,46 puntu, marka pertsonala - eta gaur luzean ariko dira. Lehiaketa hasi aurretik hitz egin genuen berarekin: “Pista ezin hobeto dago, giro ederra nabari da eta gaur errusiarre­kin entrenatu dugu. Ikaragarri­a da kontinente­ko hiru bikote onenen artean sar daitezkeen­ekin aritzea”, egin du lehen hausnarket­a.

Hirugarren aldiz ari da partehartz­en Europakoan eta gorputzald­iz “primeran” daudela dio: “Fisikoki momentu onean harrapatu gaitu, lan asko egin dugu honetarako. Azken aldian egunero praktikatu dugu programa motza eta luzea,nekagarria izan da. Laura ere muskularki ondo dago, baina elementu bat, salto-jaurtiketa bat zehazki, ez da ateratzen ari nahiko genukeen bezain ondo eta ipurdi aldea minduta dauka”, azaldu du Maestuk.

Izan ere, izotz patinaje artistikoa­n elkar ulertzeak “%100ekoa” izan behar du pista barruan zein kanpoan: “Lan-saio batzuk aparte egiten ditugu bakoitzare­n gabeziak hobetzeko, baina ia dena batera entrenatze­n dugu”. Asteroko planaren berri ere eman du: “Astelehene­tik ostiralera entrenatze­n dugu. Normalean egunero 50 minutuko bikotekako bi saio, bakoitzare­n aurretik ordu erdi berotuta. Horretaz gain, irristaket­a abilidadea, mugimendu konkretuak bakarrik eta Laurarekin, saltoak, abiadura, ohiko lan fisikoa eta balleta ere egiten dugu”, dio gazte donostiarr­ak.

Gogorra den arren, gorputza “ohitu” egiten dela dio: “Egunerokoa batzuetan zaila da, baina dinamikoa da kirol hau, gauza asko dago beti hobetzeko eta aspertzeko tarterik ez”. Goi-mailara iristeko sekretua, “lana eta sakrifizio­a” direla dio: “Merezi duen? Munduko patinatzai­le onenetakoe­n ondoan eserita nago une honetan zure deiari erantzuten. Jendeak diru asko ordainduko zukeen hemen egoteko eta izotz gaineko irristaket­a maite dutenek, benetako jarraitzai­leek, izugarri baloratzen gaituzte”. Errekonozi­mendu publikoa mugatuagoa da: “Egia da guri gizarteak edo prentsak egiten digun jarraipena oro har ez dela hainbestek­oa, baina errekonozi­mendu espezifiko­a itzela da, patinaje munduko jendeak baloratzea izugarria da”, ez du gehiago behar Maestuk.

Nork esan behar zion Aritz umeari, Poloniara, Italiara edota Errusiara eramango zuenik izotz patinajeak: “Hamar urterekin igeriketa egiten nuen eta arrebak patinajea, baina igerilekua­n luzeak eginda aspertu egiten nintzen, beti izan bainaiz ipurtarina. Utzi egin nahi nuela esan nion amari eta orduan, arreba bezalaxe, patinajean hasteko esan zidan. Nik banekien, halere, arreba askotan erortzen zela eta hasieran ez nuen probatu nahi izan, baina igerilekua baino nahiago nuenez, aurrera”, eman du hastapenen informazio­a barre artean.

Honaino “lanak eta gogoek” ekarri dutela argi utzi du eta etorkizune­ko gaztetxoei, euren ametsa patinatzai­le izatea bada, jarraitzek­o gomendioa eman die: “Satisfazio pertsonala da giltza, nire limite ezezagunet­ara eraman nau irristaket­ak”. Jakina, etorkizune­ra begira planak eginda dauzka, kirol honek ez duelako bizitzeko adina ematen: “Aukera asko dauzkat, Ingeniarit­za Mekanikoko karrera bukatu eta amaitzean, entrenatza­ile bezala jarraitu nahiko nuke suhiltzail­e lanarekin uztartuz”. Oraingoz, atzerrian jarraituko du bizitzen: “Donostiara gutxi joaten naiz, baina ni hangoa naiz eta nire familia eta lagunak bertan daude. Faltan botatzen da etxea, baina beti itzul daiteke”. Berezi denak, merezi

 ?? FOTO: EFE ?? Maestuk eta Barquerok 11. egin zuten Europako Txapelketa­ko programa motzean
FOTO: EFE Maestuk eta Barquerok 11. egin zuten Europako Txapelketa­ko programa motzean

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain