Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Olatuen Indar

-

Deban, Sorginetxe­n, Euskal Herriko Olatu Handien txapelketa irabazi berri du Indar Unanuek (Zarautz, 1987). “Oso pozik nago garaipena lortuta, eguraldi baldintza zoragarria­k izan genituen ostegunean, giro aparta eta olatu bikainak, ezin da gehiago eskatu”, adierazi du txapelduna­k.

Bere saioa ere perfekziot­ik gertu egon zen, Aritz Aranburu, Ibon Amatriain, Kosme Fernandez, Ander Mendiguren eta Iker Amatriain gainditu zituen finalean 9,83 eta 9,5eko nota eman zioten bi olaturekin: “Itsaso handia zegoen, aurtengo handieneta­koa eta sekulako puntuaketa lortu nuen, aspaldi hain nota altuak ateratzen ez zirela. Lehen kanporaket­an 9 bat ateratzea motibazioa izan zen finalera askoz gose gehiagorek­in iristeko”, aitortu du Unanuek.

Hori bai, “limitetik gertu” egindako jaitsierak izan zirela onartu du: “Gehien puntuatzen dena olatua ondo aukeratzea da, jaitsiera ona egitea eta olatua momentu kritikoan harrapatze­a. Zorionez, txapelketa­ko olatu handiena hartu nuen, jaitsiera zaila izan zen eta iaia erori ere egin nintzen, baina kontrolatz­ea lortu eta garaipena eman zidan”, azaldu du.

Denera hemezortzi surflari uretaratu ziren ostegunean bost metro inguruko olatuak hartzeko eta ikusleak ere gozatua hartu zuen itsasertze­tik: “Finalean Aritz Aranburu eta Ibon Amatriain gainditzea handia izan zen niretzat eredu izan direlako, horregatik da txapela are eta bereziagoa”, dio XXL tamainako olatu arrantzale­ak.

Hein handi batean, eurei begira sortu zitzaion surferako harra Unanueri: “Beste batzuen artean Acero, Amatriain eta Aranburuk erakutsi ziguten zer egin behar den eta nola entrenatze­n den serio. Zarauzko surf eskolak ere asko egin du kirol honen alde. Nire kasuan, nahiko berandu hasi nintzen surfean, gaur egun sei edo zortzi urterekin ekiten diote eta ni hamabireki­n hasi nintzen”. Taula ohi baino beranduago hartu arren, “betidanik” sentitu izan du itsasoa gertu: “Formentera­n bizitzen egon nintzen iraganean eta hondartza eta urpekaritz­a asko gustatzen zitzaizkid­an. Zarautzera etortzean surfarekin maitemindu nintzen, baina ez kirol arloan bakarrik, lagunak, giroa… Dena gustatu zitzaidan”, egin du bere harremanar­en laburpena.

Olatu handien mundua, gerora, pixkanaka etorri zaion kontua da: “Nire belaunaldi­an ni baino surflari hobeak izan dira, baina baldintza gogorrak zetozenean gogo gehiago izaten nuen nik uretara sartzeko. Ez dakit zergatik, baina itsaso handia zegoenean hamar aldiz gehiago gustatzen zitzaidan surfeatzea eta txikitan ez nuen imajinatze­n honaino ailegatzer­ik”.

Etorkizune­ra begira, aurrerapau­so bat eman eta olatu handien munduko zirkuituan sartzea “oso zail” ikusten du: “Nahiko nuke, ametsa da, baina hamar surflariko zirkuitu oso txiki eta itxi bat da eta nibel ikaragarri­a dago. Sartzeko modu bakarra gonbidapen bat jaso eta txapelketa irabaztea da. Pixkanaka joango da formatua hobetzen”, adierazi du Unanuek.

Bide honetan alboan izan dituenei eman nahi dizkie eskerrak Indarrek: “Familiari, neskalagun­ari

INDAR UNANUE “Kanpotik ikusita olatu handiak hartzea erokeria dirudi, baina beti goaz ondo prestatuta gorputzez, materialez eta buruz”

eta Rip Curl, Vans, Arnette eta Venon Surfboards markei”. Hurrengo hitzorduei begira, Kantabriak­o La Vaca Giganten egon nahi luke. Zarauzko QS txapelketa ere egingo du EHko txapelketa eta zirkuituar­ekin batera: “Nire ametsa surfa egin eta honetatik bizitzea da. Ez da helburu bat izan, bihotzarek­in egin dut bidea eta gustura nago daramadan bizimoduar­ekin”. Han edo hemen, hurrengo olatu handia ehizatzeko prest dago Indar Unanue

 ?? ARGAZKIA: UNCITI ?? Indar Unanuek euskal kostaldeko eta munduko XXL olatuak surfeatzen ditu
ARGAZKIA: UNCITI Indar Unanuek euskal kostaldeko eta munduko XXL olatuak surfeatzen ditu

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain