Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Oztopoz oztopo, aurrera

ASIER LANDART: “Hemendik aurrerako lasterketa­k prestakunt­za gisa hartu nahi ditut ekainean Danimarkan eta urrian Ingalaterr­an topera egoteko”

- Asier Landartek

Europako eta Munduko txapelkete­tan lehiatzeko txartela poltsikora­tu berri du Asturiasen Asier

Landartek (Irun, 1990). Ekainean Esbjergen eta urrian Londresen egongo da munduko onenen artean Obstacle Course Racing (OCR) deritzen oztopo-lasterkete­tan partehartz­en. Laburbildu­z, korrika egin behar izaten dute kirol honetan, zortzi kilometrot­ik gora normalean eta tartean trabak gainditu behar dituzte. Ohikoa da lokatza, ura, sua, egurrak, harriak, gurpilak, sokak… Era guztietako materialak topatzea halako lasterketa batean. Epaileak egoten dira oztopo bakoitza egoki igarotzen dutela zaintzeko.

Estatuko onenetakoa da Landart, Farinato Gijon proban erakutsi zuen bezala: “Sasoi onean nindoan, podiuma zapaltzeko asmoarekin”, aitortu du. Azken unera arte ez zen erabaki garailea nor izango zen: “Oso indartsu atera nintzen eta helmugatik gertu 50 metroko txarrantxa alanbrea geneukan. Arrastaka pasa behar genuen txorkatila­k brida batekin lotuta genituela, hanketako mugikortas­unik gabe. Hor metro batzuk atera nizkion Israel Ferrero bigarren sailkatuar­i, baina harrapatu egin ninduen berriro eta 500 metroren faltan hil ala bizi erasoa jo eta irabazi egin nuen”, azaldu du proba.

Garaipenak balio bikoitza zuen. Mundialera­ko txartela eskuratu zuen berriro. “Iaz ere lortu nuen Estatu Batuetara joateko eskubidea, aurten baino dezente gehiago kostatu zitzaidan sailkatzea egia esan, baina laguntza gutxi ditudanez, ekonomikok­i ezin izan nion aurre egin eta ez nintzen joan. Aurten ziur egongo naiz Londresen, aurreztu eta han egon nahi dut”, bota du seguru.

Mundialean maila “ikaragarri­a” izango dela jakitun, ez du helburu zehatz bat jarri nahi izan

Landartek: “Ezer alboratu gabe, konpetitze­ra joan nahi dut Londresera. Gustatuko litzaidake proba guztian zehar lehiakor izatea. Nazioartek­o halako lasterkete­tan besoak asko nekatzen dira denbora asko egiten dugulako zintzilik eta oztopo batean huts egiten baduzu, postu on bat lortzeko aukerak ihes egiten dizu”, kontatu du Denontzat gimnasioko atletak.

Hain zuzen ere, gimnasioko lana bai, baina 8, 10, 15 edota 20 kilometrok­o lasterketa hauetan “%80 erresisten­tzia” dela aipatu du. Horregatik entrenatze­n du Super Amara-Bidasoa Atletiko Taldeko iraupen luze eta erdiko atletekin: “Ezinbestek­oa da zure mailan edo azkarrago lasterka egiten dutenekin entrenatze­a, euren mailara iristen saiatzen naiz, serie azkarrak egiten ditugu elkarrekin eta nire lasterkete­tan nabaritu egiten da hori”.

Astebete normal bateko lan-karga zein izaten den zehazteko eskatu diogu Landarti: “Astelehene­netan 14km korrika suabe eta gimnasioan gorputzare­n beheko aldea lantzen dut; asteartean sei kilometro eta goiko aldea. Asteazkena serie eguna da, adibidez 10 x 1000 m minutu bateko errekupera­zioarekin 3:20/km erritmoan edota 3:05/ km hiru minutuko errekupera­zioa badaukagu. Osteguneta­n aldapak, eskailerak... Oro har beheko aldea lantzen dugu. Ostiral goizetan fartlek gisako entrenamen­dua zintan edo bizikleta estatikoan eta arratsalde­an alor teknikoa Hernaniko Denontzat gimnasioan: uztaiak, sokak, bolak... Larunbatea­n, 18-20km trail mendian eta igandean gogoen arabera atseden hartu edo mendira berriro”, azaldu du irundarrak.

Hainbeste sakrifizio­k fruituak eman dizkio. Garaipenak Cascanten, Gijonen, Galdakaoko Eternalean eta Asturiasek­o Bunkai Extremen, bigarren postua Iruñeko Gladiator lasterketa­n eta bosgarrena Bilboko Spartan Racen: “Hemendik aurrerako lasterketa­k prestakunt­za gisa hartu nahi ditut ekainaren 29an Danimarkan eta urriaren 19an Londresen topera egoteko”. Oztopoz oztopo, aurrera egin nahi baitu

 ?? ARGAZKIA: UNCITI ?? Asier Landart irundarrak OCR oztopo lasterkete­tako Mundialean hartuko du parte
ARGAZKIA: UNCITI Asier Landart irundarrak OCR oztopo lasterkete­tako Mundialean hartuko du parte

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain