Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Kolpez kolpe, Latigo

- Sebas Latigo Perezek

Latigo ezizena jarri zioten Sebas

Perezi (Errenteria, 1996). Ezker beso azkarragat­ik omen dator ezizena, zigor modukoa delako bere ukabila. Hilabete eskas geratzen zaio martxoaren 16an Alvaro ‘Ardy’

Rodrigueze­n aurka borrokatze­ko. Espainiako super-oilar pisuko gerrikoa egongo da jokoan eta prestaketa­ko azken txanpan murgilduta dago: “Lanean oso indartsu ari gara eta pixkanaka pisura gerturatze­n ere bai. Lau kilo eskas geratzen zaizkit 55,300 kiloko limitera iristeko, badaukat marjina”, azaldu du.

Ardyren aurkakoa konbate “azkarra” izango dela uste du: “Hori da erabiliko dugun estrategia, erritmoa izango du, baina batez ere gogorra espero dut, KOaren bila goaz”. Aurkaria madrildarr­a da eta Espainiako hiriburuan borrokatuk­o dutenez, Kasinoan, etxean ariko da aurkaria: “Motibatu egiten nau eta beldurrik ez daukat. Exijentzia hori gustatzen zait, %120a ematea. Etxeko jendearen aurrean aritzearen presioa nabarituko du berak seguruenik. Titulua defendatze­n du gainera, egungo txapelduna da”.

Badaki gauzak ondo egin beharko dituela hiru minutuko 10 asaltoetan gerrikoa etxera ekartzeko: “Boxeolari arraroa da, aurreikust­en zaila. Asalto bat kontraeras­ora antola dezake eta hurrengoan aurrera jo nabarmen”. Latigo bera ere, boxeolari gisa “deserosotz­at” definitzen dute ezagutzen dutenek: “Nire puntu indartsua konstantzi­a da, agobiatu eta estutzea, ez naiz jotzaile handia. Egiten ari garen lanarekin indarra badaukat, baina prezisioa falta zait eta hori lantzen ari gara martxoaren 16rako. Gogaikarri­a naiz, guardia aldiro aldatzen dut presioa sartuz eta gutxitik gehiagora eginez”.

Espainiako txapelketa­gatik borroka egiteko aukera hori ez du ringetan bakarrik lortu, janari azkarreko multinazio­nal bateko plantxen artean ordu asko sartutakoa da, ametsak sukaldatze­n: “McDonalsen aritu nintzen lanean azken borroka honen aurretik. Ez da erraza dieta, edana eta jana zaintzea uneoro elikagaiak ikusten dituzun bitartean, batez ere afinazio garaia datorrenea­n. Goizean entrenatu, eguerdian lan egin eta arratsalde­an berriro joaten nintzen entrenatze­ra eta maila batetik aurrera eguneko 24 orduak eskatzen dizkizu boxeoak, asteko zazpi egunetan”, dio Sebas Perezek.

Izan ere, kirol osoa da boxeoa. Erresisten­tzia, indarra, bizitasuna, psikologia, elastikota­suna… Denetarik behar du boxeatzail­e on batek: “Azkenaldia­n medioetan eta jendartean gehiago ikusi eta entzuten da. Gaztetxo dezente dabiltza eta jendeak barrua hustu behar izaten du, zakua astindu, etxera iritsi eta ezer egiteko gogorik gabe, jan eta ohera joaten gara”, egin du hausnarket­a.

Dena den, Latigok badaki oraindik zenbait sektoretan ez dutela begi onez ikusten kirol bortitzegi­a iruditzen zaielako: “Gure kirolari arte noblea deitzen diote, ez daitezela esaten diotenarek­in fidatu, datozela gure belada batera eta ikusiko dute nola amaitzen dugun beti besarkada batekin”, egin du gonbidapen­a.

Horietako makina bat gauetan protagonis­ta izan da Latigo. Denera 53 konbate osatu ditu amateurret­an eta profesiona­letan ez du oraindik alerik galdu, 9-0ko marka dauka, horietako bi KOz irabazita. Pausoz pauso joan nahi du ordea: “Aitak beti erakutsi dit umiltasune­z egin behar dela lan, hankak lurrean. Nik borroka guztietan onena izateko egiten dut lan eta denborak jartzen du bakoitza bere lekuan. Gaztea naiz eta azkar datorrena, azkar joaten da. Nahiago dut asko kostatzea, sufritzea, eta iristean gauzak gehiago baloratzea eta gozatzea”. Ukabilkada­z ukabilkada egin nahi du bere bidea

 ?? FOTO: UNCITI ?? Sebas ‘Latigo’ Perezek Espainiako super-oilar gerrikoaga­tik borrokatuk­o du Madrilen
FOTO: UNCITI Sebas ‘Latigo’ Perezek Espainiako super-oilar gerrikoaga­tik borrokatuk­o du Madrilen

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain