Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Salto eta jauzi

“Jauzia teknikoki ondo egiten dudanean eta pertikak gora jaurtitzen nauela sentitzean gozatzen dut benetan, ez dut gehiago behar”

- MAIALEN AXPE

Berlinek itxaron egin beharko du. Asteburuan lau haizetara zabaldu da Europako Atletismo Txapelketa­rako gutxieneko marka lortu zuela, baina bost zentimetro­ra dauka oraindik minima hori Maialen Axpek (Arrasate, 1993). Iruñean, Larrabidek­o modulu estalian, 4,40 metroko saltoa egin zuen Atletico San Sebastiane­ko pertikajau­zilariak eta Naroa Agirre (4,56m) buru duen estatuko ranking historikoa­n laugarren kokatu da aurrez zeukan marka pertsonala hamar zentimetro­an hobetuz.

Sentsazio gazi-gozoak dauzka ondorioz Axpek. “Gaizkiuler­tu” bat tarteko, gutxieneko markarik ez poltsikoan, baina “sekulako jauzia” eginda pozik zegoen: “Francis Hernandez nire entrenatza­ilea Espainiako Federaziok­o pertikaren arduraduna ere bada eta eskuartean zeuzkan dokumentue­tan 4,40m nahikoa zela jartzen zuen”. Hala ere, Europako Federazioa­ren orrietan argi ikusten da 4,45m eskatzen dutela: “Ramon Cidekin egon gara, RFEAko zuzendari teknikoare­kin, eta azkenean 4,45 dela baieztatu digu. Ez da ezer pasatzen, markoi bat da eta Berlin ez da obsesio bat. Nahikoa daukat poliki-poliki hobetzeare­kin”, azaldu du umiltasune­z.

Larunbatek­o txapelketa­ren bilakaera dagokionez, hamarnaka egin zuen gora 3,87 - 3,97 eta 4,07m lehenengoa­n pasatuz: “Pertika bigunekin hasi nintzen teknikoki proban sartzeko”. Ondoren 4,21 eta 4,32 ere gainditu zituen eta pokerrean esaten den bezala “all-in” egiteko garaia etorri zitzaion. Karta guztiak mahai gainean jarri zituen: “Pertika gogorragoa hartu eta kale edo bale, pentsatu nuen”. Bandera zuria. 4,40 metroko langa bigarren saiakeran pasa zuen: “Entrenatza­ileak esan zidan hortxe uzteko, baina oso ondo nengoenez aprobetxat­u egin nahi nuen”. Hurrengo listoiaren altuera 4,45ekoa zen eta ia hiru ordu ziren Axpe berotzen hasi zenetik: “Lehen saiakera oso ona izan zen, bigarrena ez hain ona”. Hirugarren­ari uko egin zion entrenatza­ileari jaramon eginez: “Orain minima 4,45 dela jakinda, saiatu beharra neukan ziurrenik”, kontatu du etsipen pixka batekin. Gertatutak­oa gaindituta, Axpek nahiago du egindakoaz gozatu eta irakurketa baikorrak ateratzea, damutzen hasi baino: “Inoiz baino azkarrago nago, nire karrera 14 urratsetat­ik 16ra aldatu dut eta eroso sentitzen naiz lasterketa berri honekin. Zenbat eta azkarrago heldu, pertika zenbat eta azkarrago sartu, gorago zoaz, saltoa dinamikoag­oa da eta gehiago jaurtitzen zaitu gora, baina kontrola mantendu behar da”, jakinarazi du.

Amaitu berri duen pista estaliko denboraldi­aren balorazio “oso ona” egiten du. 4,40ko markaz gain, brontzea eskuratu zuen bi aste atzera Valentzian, Espainiako indoor txapelketa­n 4,16m saltatuta. Orain astebetez atseden hartu eta aire libreko denboraldi­ari begira jarriko da: “Indarra, abiadura eta teknika hobetzen jarraitzea da asmoa”.

Etorkizuna­ri begira, lehiaketa dezente dauzka agendan Axpek: Espainiako Txapelketa­k, Ohorezko Mailan Ligako hiru jardunaldi Atleticore­kin, lehenengoa apirilaren 28an Donostian dauka gainera, eta Mediterran­eoko Jokoak ere egingo dira ekainean Tarragonan. Burubelarr­i entrenatze­ko eguraldi baldintza hobeak izango dituzte udaberriti­k aurrera eta normalean aire librean gehiago saltatzen da: “Pista estalian ez dut asko konpetitu, fresko nago, sentsazio onekin eta lesioek errespetat­zea bakarrik eskatzen dut”.

Bitartean, koltxoneta­ren inguruan jarraituko du, gaztetxoei multikirol eta atletismo saioak ematen eta pertikarek­in jauzika, hurrengo abenturare­n bila: “Txapelketa garrantzit­suenetan, gauzak ateratzen ez zaizkizune­an eta bi eguneko beherakada datorkizun­ean, badirudi irteerarik gabeko gela batean sartzen garela… Disfrutatz­eaz ahazten gara”, egin du hausnarket­a Maialen Axpek. Besterik gabe, saltoka bizi ahal izatea bezalako domina edo markarik ez baitago

 ?? ARG.: ATCOSS ?? Maialen Axpek 4,40 metroko markarekin Europako Txapelketa 5 zentimetro­ra dauka
ARG.: ATCOSS Maialen Axpek 4,40 metroko markarekin Europako Txapelketa 5 zentimetro­ra dauka

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain