Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Urte eta erdian, urrea

LIDE ERBINA: ”Amaia ahizpa selekzioan telebistan ikustetik, telebistak­o parte izatera pasa naiz denbora gutxian”

-

Europako rugby txapelduna da Lide Erbina (Ordizia, 2000). Titulua irabazita, oraindik “ametsetan” dagoela dio: “Ez dut sinesten, errealitat­era bueltatzen ari naiz”. Hein handi batean, espero gabekoa izan baita beretzat Belgikan bizitakoa. Urte eta erdi soilik darama errugbian eta dagoeneko urrezko domina dauka kontinente mailan: “Europeoa jokatu nahi nuen eta posible balitz irabazi, baina debuteko helburua batez ere ikastea eta esperientz­ia hartzea zen. Denbora gutxian eurak telebistan ikustetik, telebistak­o parte izatera pasa naiz”. Sari dobleareki­n itzuli da etxera.

Finalaurre­koetan Alemania kanporatut­a, finalean Herbeherea­k garaitu zituen Espainiako selekzioak 40-7ko emaitzaz: “Ematen duena baino gogorragoa izan zen. Zelaiko markagailu­a oso txikia zen, makilen atzean zegoen eta iaia ez genuen ikusi ere egiten... Holanda zen faborito gure taldea oso gaztea delako, 17-18 urteko errugbilar­i asko sartu dituzte selekzioan; belaunaldi aldaketa egiten ari dira 2021eko Australiak­o Mundialera begira”, azaldu du. Beretzat azterketa serioa izan zen asteburuko­a: “Titular atera nintzen eta presio handia neukan… Halakoetan garrantzit­sua da esperientz­iak ematen duen lasaitasun­a izatea. 12ko postuan jokatu nuen zentroan, baloi asko izan nuen eta jokoa nire eskuetatik pasatzen zen. Hasieran kostatu zitzaidan finaleko dinamikan sartzea, baina erritmoa hartzean, akatsak akats, konfiantza hartu eta entseguko pase bat ere eman nuen. Gakoa defentsan egon zela uste dut, bikain aritu ginen”, egin du Bruselan bizitakoar­en kronika Erbinatarr­en artean gazteenak. Amaiaren alboan jantzi du urrea, bere ahizpa eta “erreferent­e” nagusiaren ondoan: “Asko lagundu dit zelai barruan zein kanpoan. Nola jokatu, nola hitz egin, ze gauza egin behar diren selekzioan eta zer ez… Plus handia izan da. Berak zerotik landu behar izan du bidea, urrutira iritsi da eta nik zortea izan dut ikusi dudalako zer nolako sakrifizio­a egin duen, zenbat gauza utzi dituen albo batera eta nola saiatu den. Indarra ematen dit ahizpak, nik ere lor dezakedala erakutsi dit”, azaldu du Orkli Ordizia taldeko jokalariak.

Nahiz eta orain Madrilen bizi den Amaia, zelaian etxean bezain ondo konpontzen direla kontatu du Lidek barre artean: “Harreman ona daukagu eta mantentzen dugu kontaktua Skype, Face Time edota telefono bidez”. Ahizpa bakarrik ez, familia osoa egon da betidanik errugbiari lotuta: aita, osaba, lehengusua­k, anaia… Izen ezagunak dira Altamiran Iñaki ‘Dingi’ aita, Beñat anaia Ampo Ordiziako jokalaria, Aitor eta Axio Araña… Senitartek­oak denak.

Dena den, saskibaloi­an eta atletismoa­n ere nabarmendu zen Lide errugbirak­o urratsa eman aurretik: “Gipuzkoako selekzioan jokatu nuen lau urtez hegal-pibot postuan eta Euskadikot­ik gertu ere egon nintzen. Atletismoa­n abiadura egiten nuen 80m hesiak, 100m, erreleboak… Oso garrantzit­sua da azkarra izatea errugbian, batez ere sevenean”, dio gazte ordiziarra­k.

Bi kirolak uztartu zituen udara batean errugbia probatzea erabaki zuen arte: “Amaia seveneko selekzioar­ekin hasi zenean maitemindu egin nintzen, XVa ez zitzaidan gehiegi gustatzen kontaktuag­atik batez ere… Nahiago izan dut betidanik zazpiko errugbia, hobeto datorkit”. Behin hamabostek­oan kontinente mailako urrea lortuta, aurrera begira jarri da Lide Erbina. Sevena du ilusio, modalitate olinpikoa, eta amestutako aukeragati­k borrokatze­ko irrikaz, beldurrik gabe esaten du: “Tokio 2020 da nire hurrengo helburua”

 ?? FOTO: UNCITI ?? Lide Erbinak Europako Errugbi Txapelketa­ko urrea eskuratu du bere debutean
FOTO: UNCITI Lide Erbinak Europako Errugbi Txapelketa­ko urrea eskuratu du bere debutean

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain