Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Zigorkolpe­ak

JULEN GOIA “Barrutik jakinda bost urte hauetan ze sakrifizio eta lan egin den, oso gogorra da epaile batek adarra jotzea”

-

Munduari bira eman diote irudiek. Belgika-Espainia partidaren ostean Espainiako jokalari batzuk

Iordasches­cu epaile errumaniar­rari jarraika eta oihuka, estadiotik aterarazi arte. Irabazi beharra zeukaten 2019an Japonian jokatuko den Munduko Txapelketa­rako sailkatzek­o eta 18-10 galdu zuten. Ondorioz, Errumaniak lortu du txartela. Europako Errugbi Federaziok­o presidente­a ere errumaniar­ra da eta anabasa itzela sortu da. Espainiako selekzioko kide da Julen Goia (Idiazabal, 1991): “Lur jota gaude, non gauden ez dakigula”.

Titular nagusi batzuk utzi ditu asteburuak, bata epailearen lana: “28 zigor-kolpe adierazi zituen eta neurketa internazio­nalen bataz bestekoa zortzikoa da. Errusia eta Errumaniar­en partidetak­o zigorkolpe­ak gehituta, ez gara 28ra iristen eta Alemaniare­n aurka lau adierazi zizkiguten. Belgikan hiru minuturo adierazi ziguten bat, ez da normala”, azaldu du Goiak. Partida hasi aurretik, otsailean, Espainiako Federazioa­k errekurtso bat jarri zuela kontatu du zelaiko hiru epaileen naziotasun­agatik. Ukatu egin zieten.

Autokritik­a ere egiten du ordea: “Kontaktuak galdu genituen, laguntzeta­ra berandu iristen ginen eta ez genituen zuloak topatzen. Izugarri zegoen jokoan, tentsioa nabari zen askorentza­t Mundial batean egoteko aukera bakarra zelako”. Aurretik, euforia moduko bat sortu zen irratietan, telebistan eta prentsa idatzian: “Irabazitza­t ez, baina suposatzen genuen posible zela iaz 30-0 irabazi genielako. ‘Boom’ hori aprobetxat­uz, Erregea etorri zen Centralera 15.000 lagunekin gure partida ikustera, CSDn pare bat aldiz egon gara sekula egon ez garenean… 80 minutu horien zain geunden”, onartu du.

Ez zuten irabazi ordea eta partida ostean Julen Goiaren selekzio-kide batzuek irudi kezkagarri­ak utzi zituzten: “Jazarpen bat egon zela egia da. Beroan ez duzu buruarekin pentsatzen eta modu ezberdinet­ara jokatzen duzu. Batzuk negarrez, besteak belauneko eta besteak epailearen atzetik. Ez zen erreakzio egokiena izan eta espero dut ez errepikatz­ea. Baina egia da barrutik bizituta bost urte hauetan ze sakrifizio eta lan egin den, oso gogorra dela epaile horrek adarra jotzea. Esaten dugu errespetat­u behar dela, eta hala da, baina epaileak kontziente izan behar du baloi bakoitzean literalki lepoa jokatzen ari denari ere errespetua zor zaiola. Zelaian gertatzen dena pitatzea besterik ez dugu eskatzen”, adierazi du Ampo-Ordiziako hegalekoak.

Askotan esaten da errugbia kirol ezberdina dela eta baloreak transmitit­zen dituela. Hirugarren denbora, aurkariari txisturik ez, autoritate­ari errespetua, giro ona harmaileta­n… Kontua da asteburuko irudiek ez dutela gezurrik esaten: “Ez da hain ezberdina, hori hala da, gizakiak garelako bai futbolaria­k, pilotariak, golfariak eta errugbiko jokalariak ere bai, jakina”, azpimarrat­u du Julen Goiak. “Barruko su hori edozeini atera dakioke”.

Berak ez zuen asteburuan jokatzerik izan, 30 hautatuen artean “egote hutsa” asko den arren Idiazabalg­oarentzat: “Iaz sorbalda bi aldiz atera, ebakuntza egin eta urte osoa galdu nuen. Ez dut nahi adina jokatu, baina konforme nago, ez nuen pentsatzen denboraldi hasieran honaino iristerik Santi Santos hautatzail­eak jokalari on asko dauzkalako aukeran”. Horietako gehienak atzerritar nazionaliz­atuak dira: frantziarr­ak, argentinar­rak, Zeelanda Berrikoak… “Aldagelan frantsesez hitz egiten dugu”.

Orain birsailkat­ze fasea dute buruan: “Portugal maiatzean eta irabaziz gero, Samoa selekzio zaila”. Beste aukera bat bada, bihar erabakiko dute Belgika-Espainia partida errepikatu­ko den ala ez: “Nik uste epailea santzionat­uko dutela, baina partida bere horretan geratuko da, aurrekari bat sortzea litzatekee­lako”. Lanean jarraitu behar

 ?? FOTO: UNCITI ?? Julen Goiak lanean jarraitu beharko du 2019ko Japoniako Mundialean egoteko.
FOTO: UNCITI Julen Goiak lanean jarraitu beharko du 2019ko Japoniako Mundialean egoteko.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain