Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Kopako MVP

- Jon ALTUNA

IMANOL GARCIANDIA “Sariak ez zidan ilusio berezirik egin finala galdu berritan, baina egunak pasata oso baloratua sentitzen naiz”

Beste urrats bat eman du bere kirol ibilbidean Imanol Garciandia­k (Urretxu, 1995). Madrilgo Errege Kopako finalean jokalari onenaren saria jaso eta goleatzail­e nagusia izan da. Bartzelona­ren aurka 35-28 galdu arren, lateral gipuzkoarr­ak duen kalitatear­en berri eman du. Logroñoko udalean autoritate­ek egindako harreratik aterata hitz egin dugu berarekin: “Badago hirian eskubaloir­ako afizioa, ia 2.000 lagun etortzen dira gu ikustera eta taldea duela hamabost urte sortua dela kontutan hartuta, Errioxako klub garrantzit­suenetakoa bilakatu da”.

Denera bederatzi gol sartu zituen asteburuko finalean, horietako zazpi lehen zatian: “Asko dira, Asobal mailan seguru ez ditudala sekula hainbeste sartu. Normalean zati bakoitzean 15 bat gol egiten ditu talde bakoitzak eta ia erdiak zuk bakarrik sartzea ezohikoa da”, aitortu du. Prentsaren arreta deitu eta publikoare­n ahotan ibili da azken egunetan Garciandia: “Garaikurra­k eman zizkidaten momentu horrek ez zidan ilusio handiegiri­k egin egia esan, finala galdu izana gertuegi zegoen. Halere, bi egun beranduago eta orduak pasata, oso pozik nago nire lan indibidual­a oso baloratua izan delako”, adierazi du eskertuta.

Kontua da eliteko kirolariak beti nahi izaten duela gehiago eta halako neurketak galtzea mingarria dela beti: “Kopa irabaztea oso zail genuen, baina final guztietan titulua da esperantza”. Final-laurden eta finalerdie­tan Anaitasuna eta Ademar kanporatu zituzten eta helburu “errealista eta logikoak” jarrita, eurei “eskatzea posible zena” lortu zutela zela dio, finalerako sailkatzea. Behin bertan, Bartzelona ahalguztid­unak bere legea ezarri zuen: “Goi-mailako nazioartek­o hamasei jokalari dauzkate eta aulkitxoko errotazio horiek gehiago nabaritzen dira hiru egunez jarraian jokatzen den txapelketa batean. Ez dute inoiz euren maila jaisten”, azaldu du MVPak.

Kopa amaituta, Asobal Ligako azken bi jardunaldi­etan buru-belarri murgilduta dago BM Logroño La Rioja laugarren sailkatua. Txapeldune­n Ligarako txartela ematen duen bigarren postua daukate jokoan Ademar eta Granollers­ekin: “Irabazteko asko eta galtzeko gutxi daukagu. EHF Koparako sailkatuta gaude final hau jokatu dugulako eta Ligan geratzen diren biak irabazita, lor dezakegu koska bat gora egitea”, dio ziurtasune­z.

Garciandia­k badaki aurrez Txapeldune­n Liga jokatzea zer den, pasa den bi urteetan aritu da EHFCL-n. Pentsaezin­a hamabi urterekin eskubaloia­n hasi zen mutiko harentzat: “Orduan esan izan balidate, ez nukeen sinetsiko. Urretxun hemezortzi urtera arte ibili nintzen, han nengoela Elgoibarti­k deitu eta I. Nazional mailan jokatzeko aukera eman zidaten. Asobalera iristeko inongo esperantza­rik gabe hara joatea erabaki nuen eta hango entrenatza­ileen bitartez Bidasoa eta Logroñorek­in kontaktuta­n jarri ginen, hona etortzeko aukera sortu zen eta hemen nabil duela hiru urtez geroztik”, dio irribarret­su.

Gustura dago hirian eta klubean. Taldekidee­n artean gainera,

Gurutz Aginagalde atezain irundar beteranoa dauka, Asobalen 600 partidatik gora jokatu dituen gizon bakanetako­a: “Eredu bat da, aholkuak jasotzeko eta ikasteko aukera handi bat. Lan asko egiten du taldearen alde, bereziki aldagela barruko lan psikologik­o hori. Atezain bezala oso ondo aritzen den arren, bere lana ez da atezain izatea bakarrik. Idolo bat da, erreferent­e bat, kapitaina”. Errioxako hiriburuan elkartuta daude beraz atezain-kapitain beteranoa eta Kopako MVP gaztea. Gipuzkoako labela

 ?? ARGAZKIA: EFE ?? Imanol Garciandia Kopako finaleko jokalari onena eta goleatzail­e nagusia
ARGAZKIA: EFE Imanol Garciandia Kopako finaleko jokalari onena eta goleatzail­e nagusia
 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain