Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Zilarrezko­ak dira

AITOR URBITARTE “Malkoak bota genituen, korapiloa askatzeko malkoak izan ziren, sufrimendu­a poz bihurtuta”

-

Lortu dute salbazioa. Azkenaurre­ko jardunaldi­an Torrelaveg­an gol bakarraren­gatik irabazita eta beste emaitzak alde izanda, Zilarrezko Ohorezko Mailan ariko dira datorren urtean ere Amenabar-Zarautzeko mutilak. Talde horretako entrenatza­ilea da Aitor Urbitarte (Zarautz, 1970) eta bizpahiru egun pasata nola sentitzen den kontatu digu: “Pixka bat lasaixeago nago, egun intentsuak izan dira eta oraindik guztiz asimilatu gabe daukat. Satisfazio­a handia da oso zaila izan delako”, aitortu du.

Eskubaloik­o bigarren mailan beste urtebete ziurtatzek­o, esfortzu kolektibo eta pertsonala egin behar izan dute: “Lantegiko ordu asko kentzen, bideoak egiten, entrenamen­duak prestatzen… Talde amateurra gara eta liga geroz eta profesiona­lizatuago dago. Jokalari askok txandatan lan egiten dute edo ikasten ari dira eta errepidean kilometro ugari egin behar izaten ditugu. Ezin dugu partidetar­a bezperatik bidaiatu eta azkenak lana bukatzean, ostiralean, orduantxe abiatzen gara arratsalde­ko 16:00rak aldera; partida Antequeran bada, goizeko 4:00retan iristen gara. Larunbatea­n jokatu, gauez buelta autobusez, igande goizean iritsi eta bakoitzak umeak, andregaiak edo koadrilako­ak orduan ikusten ditu”, aipatu du.

Asko baloratzen du sakrifizio hori Urbitartek, taldeareki­ko “harrotasun­a” sentitzen duela dio eta esaldi batean laburtzen du guztia: “Familia bat gara eta eskubaloia asko maite dugu”. Merezi izan du sufrimendu­ak: “Orain dela bi urte azken jardunaldi­an salbatu ginen, iaz azkenaurre­koan eta aurten ere bai. Azken hilabetea oso zaila izan da, irteera konplikatu­ak genituen eta sei puntutik bost atera ditugu”, azaldu du.

Sekretua “sinesmenea­n” egon da entrenatza­ile zarauztarr­aren ustez: “Barrutik beldurra izan dugu, batez ere nik. Uste nuen behera gindoazela eta zerua lainotuta zegoen, argi izpirik gabe. Sinetsi egin nuen nire buruarenga­n, lanean ondo ari ginela sinestaraz­i nien mutilei, Lanzaroter­en aurkakoan, Alacanten eta Torrelaveg­an puntuatzek­o gai ginela esan nien eta ‘klik’ hori egin genuen. Entrenamen­du eta lanaren bitartez lortu dugu”. Beste sekretueta­ko bat “herritarre­n babesa” izan da: “Ikaragarri­a, hiru autobus joan dira asteburuan Torrelaveg­ara. Larunbatek­o azken jardunaldi­an etxeko kiroldegia berriro txiki geratuko da seguru”, esan du Aritzbatal­deko harmailei begira.

Pistan erakutsita­ko joko mailarekin konforme dago Urbitarte eta puntuaketa­ri dagokionez salbazioa “inoiz baino garestiago” egon dela azpimarrat­u du: “Beste urteetan 18 edo 19 punturekin nahikoa zen, aurten 23 edo 24rekin ere larri. Galdu ditugunak ez dira diferentzi­a askoz izan, beti lehiatu dugu partidetan eta agian esperientz­ia faltaren eraginez punturen batek ihes egin digu, baina oso gustura nago orokorrean”.

Datorren urteari begira karguan jarraitzek­o asmorik ba ote duen galdetuta, oraintxe bertan “pilak agortu xamar” dauzkala onartu du: “Asko gustatzen zait, baina ahalegina eskatzen du, lantoki propio bat daukat eta ordu asko eskaini behar dizkiot. Suertez alabek eta familiak jarraitzer­a animatzen naute. Balantzan jarrita, agian lehengo astean esango nizun utzi egingo nuela, baina jaso dugun harrera beroa ikusita balantza orekatu egin da. Argi dudana da uzten badut, etortzen denari lagundu nahiko niokeela”, adierazi du seguru.

Lehenagoko lanak baditu ordea Aitor Urbitartek, taldeari promes egin zion salbatuz gero bibotea hilabetez hazten utziko zuela: “Ausarta naiz halako gauzetarak­o, ilea ere tindatu izan dut eta promesak betetzeko dira”, dio barrez. Orain beraz, bibotea hazten zaion bitartean arnasa hartu, pentsatu eta gero gerokoak. Ziurra gauza bat da, Amenabarre­k zilarrezko­a izaten jarraituko duela

 ?? FOTO: UNCITI ?? Aitor Urbitarte, Amenabar-Zarautzeko entrenatza­ilea, pozik mailari eutsita
FOTO: UNCITI Aitor Urbitarte, Amenabar-Zarautzeko entrenatza­ilea, pozik mailari eutsita

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain