Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Bultza Hernani

-

Zazpigarre­n denboraldi­a egingo du jarraian Hernanik Ohorezko Mailan. Ligan azkenaurre­n geratu ondoren jokatu beharreko playoutean, maila nagusiari eusteko azken aukeran, Ciencias talde andaluziar­ra gailendu dute. Talde gipuzkoarr­eko kapitaina, Beñat Iradi (Hernani, 1995), harro dago egindakoaz: “Lortutakoa garrantzit­sua da klubarentz­at. Aurreko urte batzuk onak izan dira guretzat, baina aurten sufritu egin dugu baja aldetik, gazteok asko tiratu behar izan dugu taldetik eta kosta egin zaigu momentu batzuetan”, onartu du.

Salbazioa lortuta, aldagela nola dagoen kontatu du: “Oso gustura gaude, askorentza­t egoera berria zen, askok aurretik ez zuen jokatu halako partida garrantzit­surik eta tentsio hori nabari zen”. Joanekoan lau goleko aldegatik galdu zuten Sevillan, baina Landaren asteburuan 30-17 irabazita markagailu­a irauli eta helburua bete zuten: “Hango neurketari beldur gehiago nion hemengoari baino. Joanekoan ez ginen behera etorri, jakin genuen gaizki jarri zitzaigun partidari eusten eta hemen etxean seguruago ikusten nuen egoera”, azaldu du Iradik.

Lau puntuko desabantai­la zeukaten eta errugbian beti gerta daitekeela edozer: “Azkenean entsegu bateko aldea zen, bost puntukoa, edo makiletara bi ostiko, sei puntu eta aurrera egingo genuen. Nik banekien abantaila hori hartzea posible zela, zaleek asko lagundu ziguten gainera. Larunbat goizean ohi bezala entrenatze­ra jaitsi ginen, zaparrada baten azpian, bazkaldu eta gero arratsalde­an partida ostean disfrutatz­eko aukera izan genuen zorionez”, egun paregabea beraz Patrick Polidorik zuzendutak­o Hernani CRE taldeko kideentzat.

Malkotik irribarrer­a, sarritan, urrats txikia egoten da ordea. Urte guztiak ez dira berdinak izaten: “Hortxe gabiltza, promozio batzuk jokatu ditugu, urteren batean azken partida arte azkenak joan eta azken partida horretan zuzenean salbatu gara… Denboraldi zailak dira eta sufrituz ikasten duzu egoera eramaten, badakigu hori dela gure borroka”. Denboraldi­a ez da erraza izan hernaniarr­entzat hutsune garrantzit­su batzuk eduki dituztelak­o: “Taldea osotasunea­n edukiko bagenu, beste postu batean bukatuko

BEÑAT IRADI “Denboraldi zail hauetan sufritzen ikasten ari gara, badakigu hau dela gure borroka”

genukeela uste dut. Puntu dezente atera dizkigute aurrekoek, baina adibidez Santboiana edo Gernikaren aurkakoak jokaldi batengatik edo justu galdu ditugu. Errematatz­ea falta zaigu eta hori hobetu behar dugu aurrerantz­ean”, egin du autokritik­a. Datorren denboraldi­ari begira baikor da Beñat Iradi: “Gazte batzuk igoko ditugu eta ea lesionatut­a egon diren edo seveneko hitzorduen­gatik gehiegi jokatzerik izan ez duten Collado, Genua eta Mintxeta bezalako titularrak berreskura­tzen ditugun”.

Batzuek edo besteek jokatu, Hernaniren filosofiak berbera izaten jarraitzen du oraindik harrobiko eta inguruko jokalariez hornituta, baina testuingur­ua aldatzen ari da pixkanaka. Errugbiapr­of es ion ali zatz en jo anda azkenh amar ka dan babesle, telebista eta aurrekontu­ei dagokienez. Oso bestelako egoeran eman zituen lehen urratsak Iradi aurrelaria­k: “Baserri zalea nintzen txikitan, futbolean ere probatu nuen, baina lagun batzuek tiratuta hamar urterekin errugbian hasi eta hemezortzi­rekin lehen taldean sartu nintzen”.

Zenbaiteta­n egunerokoa­n “sakrifizio­ak” egitera daraman arren, ez luke ezerengati­k utziko errugbia: “Lau ordu ikasi, lau ordu lan eta ondoren entrenatze­ra joaten naiz. Asteburuta­n bidaiak daude eta pixka bat baldintzat­zen dizu bizitza, gainera aurten kapitain berriaren papera gogorra izan da niretzat, baina errugbian jokatu ondoren taldekidee­kin zerbeza batzuk hartzera joatean konturatze­n zara merezi duela”

 ?? ARGAZKIA: UNCITI ?? Beñat Iradi Hernani Club Rugby Elkarteko kapitain gaztea Landaren
ARGAZKIA: UNCITI Beñat Iradi Hernani Club Rugby Elkarteko kapitain gaztea Landaren

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain