Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Maratoia, uretan

IRATI OSA “Eskolan irakatsi ezin diren balore asko erakutsi dizkit piraguismo­ak”

- Jon ALTUNA

Munduko bosgarren geratu da Irati Osa (Zumaia, 1997). Portugalen lortu du ohorezko postu hori K1ean, 23 urtez azpikoen Munduko piraguismo­ko maratoi Txapelketa­n. Lasterketa luzeak izaten dira hauek, 22,6 kilometrok­o luzera dute eta sei itzuli eta bost porteo edo piragua eramate izaten dira. Porteo bakoitzean uretatik atera eta 200 metro egin behar dituzte korrika piragua eskutan hartuta. Iraupeneko lasterketa bat da beraz, ia bi orduz egoten direlako palei eragiten.

Espero baino hobeto aritu da Osa Portugalen, hasi aurretik lehen “hamar edo hamabi” postuetan ibiltzea espero zuen, Kroaziako Europeoan seigarren egin zuelako eta bertan ez zitzaiolak­o nahi bezain ondo atera. Mundialean bai, “sentsazio onak” izan zituela onartu eta “entrenatut­ako guztia” ikusi denez, gustura dago egindakoar­ekin. Orain atseden hartzea tokatzen zaio, indartsuag­o itzultzeko datorren denboraldi­ko erronkei heltzeko.

Gaztea da Irati Osa, 21 urte dauzka, baina bere mailako piraguiste­kin punta-puntan dabilela frogatu du Portugalen. Proba hasi aurretik “inoiz baino lasaiago” omen zegoen, “urduri” jartzen baita normalean: “Nerbio puntua ona izaten da. Banekien ondo entrenatut­a nengoela eta konfiantza hori baneukan. Lehen unetik nekien zer egin behar nuen”, azaldu du.

Irteera eman zutenean lehen paladak “oso onak” izan zirela kontatu du eta horrek bederatzi laguneko lehen taldean sartzeko aukera eman ziola: “Estrategia hori zen, hasieratik jotzea ahalik eta gehien eusteko aurrean”. Lehen ziaboga “gerra” izan zela dio eta bertan “erasoak” izan zirela taldea hausteko. Ondo kokatu zen ordea Osa eta bederatzik­ote zena, seikote bilakatu zen.

Pistako txirrindul­aritzareki­n alderatuta, kanporaket­a lasterketa baten antza hartu zuen. Lehen itzulian bere erritmoa topatu zuen Irati Osak, seikotean eustea lortu zuen, baina bigarren itzulian hungariarr­ak, irabazteko faboritoak, su batean hasi eta seikotea bitan banatu zuten. Hiru aurrean eta hiru atzean, atzeko taldetxoan geratu zen piraguista zumaiarra.

Kilometroe­k aurrera egin ahala, norvegiar batekin geratu zen laugarren eta bosgarren postuengat­ik borrokan eta aurreko hirukoteti­k ingelesa geratzen ari zela ikusi zuten. Podiuma hor egon zitekeen: “Bera bakarrik zihoan eta gu erreleboka. Bigarren porteoan, txupa hartzean, edaria hartzean, selekzioko entrenatza­ileak abisatu zidan hirugarren­a 40 segundora geneukala. Saiatu ginen indartsu tiratzen harrapatze­ko, baina ezinezkoa izan zen”.

Azkenean bosgarren egin zuen, nahiz eta azken porteoan, korrika saioan, aurkaria atzeratzen saiatu zen, “ezin izan nuen”, azaldu du. Dena den, motibazio injekzio bat da Osarentzat bosgarren postu hau: “Hainbeste entrenatze­an, pertsona batek behar du zerbait bueltan jasotzea”. Egunero entrenatze­n baitu astelehene­tan izan ezik, “ez dut bat barkatzen”, dio. Zumaiako Itxas-Gain klubean prestatzen du bere burua, nahiz eta Mundialera joan baino lehenago Madrilgo Blume errendimen­du altuko zentroan egon den azken xehetasuna­k prestatzen. Zerbait nahi duenak, zerbait eman behar baitu bueltan

 ?? ARGAZKIA: UNANUE ?? Osak 5. egin du Portugalgo 23 urtez azpiko Munduko maratoi txapelketa­n, K1ean.
ARGAZKIA: UNANUE Osak 5. egin du Portugalgo 23 urtez azpiko Munduko maratoi txapelketa­n, K1ean.
 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain