Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Azalberrit­zen

Iker Karrera “Gose puntu hori ez dut nabaritzen, ez dut sentitzen. Bultzaka ibili beharrean hobe da onartzea”

- Jon ALTUNA

Mendi lasterkete­tako goi-maila utzi egin du Iker Karrerak (Amezketa 1974). Chamonixek­o PTL lasterketa -300km eta 25.000 metroko desnibel positiboa- izan zen lehiatu zuen azkena abuztu amaieran eta erretiratu egin behar izan zuen oineko arazo batzuekin: “Sugeak azalberrit­zen diren bezala, oinazpi hori azalberrit­u zait, normaldu zait eta berriz ere kailua egitean hasi naiz korrika”, azaldu du.

Hasi da bai, baina ez “lehen bezala” jarduteko asmoz. Mendian jarraituko du, baina beste modu batera: “Lehen postuengat­ik borrokan ibiltze horretatik urrundu egin nahi dut momentuz”. Beste ‘txip’ batekin egingo du korrika: “Egunotan nire kasa atera naizen momentueta­n gozatu egin dut”, onartu du.

Buruari buelta asko emandako erabakia izan da, fisikoki ondo bilatzen delako Karrera: “Badakigu kirol guztietan emaitza bat atera eta mailaemanb­eharizate horrek zer dakarren”. Gorputzald­iaz gain, buruko lana eskatzen du: “Gose puntu hori ez dut nabaritzen, ez dut sentitzen. Exijentzia mailari eustea geroz eta gehiago kostatzen zait eta bultzaka ibili beharrean hobe da onartzea. Gorputzak gozatzeko aukera emango dit, baina presiorik gabe”, aitortu du zintzo.

Norberaren buruari kasu egitea baita onena halakoetan eta bizi garen jendarte zurrunbilo­tsuan, gorputzari entzutea ahazten ari zaigula dirudi. Esaterako, Twitter edo Instagrame­n konturik ez baduzu, badirudi ez zarela existitzen irudiaren gizartea honetan: “Sare sozialetak­o lana ez da eroso egiten dudan zerbait, baina onartu beharreko zerbait dela uste dut. Markak eta babesleak zaindu egin behar dira eta sarean ezinbestea­n egon behar da. Joko honen parte izan nahi baduzu onartu egin behar, baina nolabait gain-esposizio bat egoten da eta ez zait gehiegi gustatzen. Sare sozialen inguruan asko hitz egin daiteke, ondo erabiliz gero erreminta onak dira”, borobildu du hausnarket­a Salomon taldekoak.

Hamabost urte joan dira Iker Karrerak bere kirol-ibilbidea hasi zuenetik eta oro har balantzea positiboa dela dio: “Momentu on asko dauzkat. Mont Blanceko ultratrail­eko bi iritsierak, 2011n eta 2014an lortutako bigarren postuak, apartekoak izan ziren eta 2013ko Tor Des Geants irabazi nueneko ailegaera ere oso berezia”. Momentu txarrak ere badira, “erretiratu beharra” tokatu izan zaionean bereziki: “Hasiera haietan 2010eko Ehunmileta­n erretiratu­ta kolpe handia hartu nuen, baina bere txarrean asko ikasi nuen”, zerrendatu ditu momentueta­ko batzuk.

Etorkizuna­ri begira ze ate zabalduko dituen ez daki oraindik Iker Karrerak. Alpinismoa gogoko du eta ez du ezkutatzen, nahiz eta tentuz hitz egin nahi duen: “Beste hitz batzuk dira horiek… Goi-mendiak asko erakartzen nauen arren, errespetu handiz hitz egin behar da aktibitate­arekiko eta suposatzen duenarekik­o. Gauza asko behar dira eta ez dauzkat 18 edo 25 urte… Ez du zertan Himalaia izan. Gustuko dut eta ikusiko da ea ze bide hartzen duen”.

Kirol honek baduelako askatasun hori, beste kirol batzuek ematen ez dutena. Oinetakoak jantzi eta segi aurrera: “Modu batera edo bestera, ezer larririk ez bada, mendian ibiliko naiz”, ohartarazi du. Mendian topatuko duzue beraz Iker. Elitea utzita. Azalberrit­uta

 ?? ARGAZKIA: UNANUE ?? Iker Karrerak beste modu batera bizi nahi ditu mendi-lasterketa­k etorkizune­an
ARGAZKIA: UNANUE Iker Karrerak beste modu batera bizi nahi ditu mendi-lasterketa­k etorkizune­an
 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain