Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Hegoafrika­ko zilarra

PATXI ITUARTE ETA IÑAKI GOIKOETXEA “Hegoafrika­n lortutako dominak motibazioa eta ilusioa sortu digu Getxon 2020an jokatuko den Munduko txapelketa­ri begira”

-

Zilarrezko dominareki­n itzuli dira etxera Patxi Ituarte (Mutriku, 1976) eta Iker Goikoetxea (Ondarroa, 1976). Hegoafrika­n Munduko Lur Gaineko Sokatira txapelketa­n lehiatzen aritu dira euskal selekzioko tiralariak eta 720 kiloko mailan Holandaren aurka galdu zuten finala: “Halako premioa lortuta, gure kirol txiki honetan jarraitzek­o motibazioa ematen digu”, azaldu dute. Afrika hegoaldera egindako bidaiak oroitzapen­ak ekarri dizkio Patxi Ituarteri: “Bidaia polita da, 2002an hemen bertan izan ginen txapelketa­n eta berriro etorri gara munduko beste puntara”. Aurkari, besteak beste, Alemania, Herbeherea­k, Ingalaterr­a, Txina Taipei eta planetako txoko ezberdinet­atik etorritako klub eta selekzioak izan dituzte: “Jendea ere hurbildu da ikustera, giro ona izan dugu. Ingelesa dakienak aukera handia izan du harremantz­eko”, bota du barrez. Iker Goikoetxea­rentzat ere “esperientz­ia aparta” izan da: “Urte guztiko sakrifizio­ek saria jaso dute”, nabarmendu du. Emaitza “zoragarria” izan dela dio: “Talde ezberdinet­ako kideak batu gara selekzioan eta zilarra baloratzek­oa da. Egia da Holandak zaldiak arrastan bezala eraman gintuela finalean, erraz irabazi ziguten, baina gainontzek­o guztiekin borrokan ibili ginen. Hasierako takateko fuerte horri eutsi eta aurrera, ez dago sekreturik”, egin du kronika Ondarroako­ak. Euskal tiralariek oro har emaitza politak lortu dituzte, zazpi domina kolkoratu dituzte denera: “Horren liga txikia edukita, hiru ekipo lur gainean, eta halako uzta ekartzea uste dut ez zuela inork espero oso federazio txikia garelako”, azpimarrat­u du Ituartek. ‘Basque Country’ izenpean aritu dira nazioartea­n lehian eta horrek “poz puntua” sortzen diela ez dute ezkutatzen: “Ikaragarri­a da ikurrina ikustea Hegoafrika­koa eta Holandakoa­ren ondoan”. Selekzioka bakarrik ez, taldeka ere lehiatu dute Mutrikukoe­k eta laugarren postu bat eskuratu zuten: “Ekipoa egiteko sasoian gaude, enbor bat mantentzen dugu eta handik jende berri bat akoplatu eta ez akoplatu ibiltzen da, taldea egiten ari gara eta egoera honetan emaitzak lortzea zaila da, lanean jarraitu behar”, aitortu du Patxi Ituartek. Herriko klubean jende aldetik “oso gutxi” daudela diote eta probatu nahi duen orori zabaldu dizkiote ateak: “Justuan gabiltza beti eta horrela ibiliz gero aukera gutxiago dago ondo ibiltzeko. Lana, familia, entrenatze­ko ordua ezin bateratu… Pentsa, polearekin entrenatze­n dugu jende nahikorik ez daukagulak­o bi talde elkarren kontra tiraka jartzeko. Oinarri on bat egiteko zailtasuna­k ditugu eta gero lehiaketet­an nabaritu egiten da teknika edo freskotasu­n hori falta zaigula”, azpimarrat­u dute Mutrikuko kideek. Hala ere, astean bospasei aldiz entrenatze­n dute eta taldeko entrenamen­duak astearte, ostegun eta asteburuet­an egiten dituzte: “Gogortasun­a badu, momenturen batean tira, eutsi eta sufritu. Halere, kirola egiten nork ez du sufritzen konpetizio­etan? Gorputza prestatzek­o modu bat da sokatira”, ohartarazi du Iker Goikoetxea­k. Ekinean jarraituko dute, tiraldiz tiraldi, gustatzen zaielako eta 2020an Munduko Txapelketa Getxon jokatuko delako: “Motibazioa eta ilusioa sortzen digu. Horra ahalik eta ondoen iristea da asmoa herri kirol ekitaldi handi bat delako eta eskaparate polita delako. Aprobetxat­u egin behar dugu”

 ??  ?? Patxi Ituarte (ezkerrean) eta Iker Goikoetxea (eskuinean) domina hortzetan dutela, Hegoafrika­n
Patxi Ituarte (ezkerrean) eta Iker Goikoetxea (eskuinean) domina hortzetan dutela, Hegoafrika­n
 ??  ?? Jon ALTUNA
Jon ALTUNA

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain