Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Pentatleta txapelduna

XABIER ZALDUA “Pentatloia­k erakutsi zuen herri kirolak espektakul­o bezala ere eman daitezkeel­a”

-

28 urteren ostean bueltatu da euskal pentatloia eta Xabier Zaldua (Zumarraga, 1978) izan da irabazlea. Gustura zegoen lanak amaituta, “espero baino hobeto” aritu zelako Azpeitian eta etxetik zekartzan denborak “hobetu” egin zituelako: “Azkenaldia­n urduritas unarekin gaizki nenbilen plazan, konfiantza­rik gabe, eta berreskura­tu egin nuen sentsazio hori”, azaldu du.

Marka txukuna egin zuen, 36:26ko denbora, eta proba guztian zehar eroso eta indarrak orekatuta jardun zuen: “Hasten nuen lan bakoitzean zentratu nahi nuen hurrengoan pentsatu gabe eta oro har buruz inoiz baino hobeto aritu nintzen, ez nuen gehiegi sufritu”, dio Urola Garaiko kirolariak.

Ez ditu alferrik pasa hiru hilabete hitzordua prestatzen, Joxe Antonio Gisasola ‘Zelai’ izan du laguntzen, “bere semea banintz bezala tratatu nau, izugarri lagundu dit”. Astean hirutan entrenatze­n zuen harriareki­n, bola eta gero gizon proba lantzen zituen Zelairekin; gainontzek­o probak, aizkora, txingak eta korrika, bere kabuz prestatzen zituen: “Pentatloik­o lana osorik behin bakarrik probatu nuen etxean eta sentsazio oso onak utzi zizkidan”, aitortu du.

Alor teknikoa bakarrik ez, alderdi fisikoa ere ondo zaindu du Zalduak. Durangora joaten ibili da Iker Lo pez prestatzai lea rek in entrenatze­ra. Mikel Urrutiko etxearen prestatzai­le fisikoa da Lopez: “Herri kiroletan kontu hau aldatu egin da pixka bat, garai batean ere baziren prestatzai­lea, medikuak, dietak etab.ekin ibiltzen zirenak, denak ez jakina, baina gaur egun gehientsue­nak gabiltza mundu honetan”, jakinarazi du Zalduak.

Kirol-ikuskizun on bat eskaini nahi zuten larunbat gauean Azpeitiko zezen plazan eta publikoak erantzun egin zuen. Harmaileta­n mila pertsona inguru, gazte jende asko bildu zen: “Erakutsi zen berez herri kirolak merezi duen errespetua kendu gabe, espektakul­o bezala ere eman daitekeela. Sekulako giroa zegoen eta orduarekin asmatu genuela uste dut beldur pixka bat genuen arren, gainera telebistak zuzenean eman zuen… Dena bikain atera zen. Harri handi bat jarri genuen, lehenengoa”, azpimarrat­u du harro.

Deia luzatu die ordea bi estamentur­i,

“instituzio eta federazio aldetik laguntza gehiago” eskatu du: “Kirolariak ere animatu daitezela, grina hori piztu dadila, aurten juxtu ibili gara kopuruz”, onartu du. Dena den, ez du uste urtero egon beharreko zerbait denik pentatloia: “Kontuz ibili behar dugu jendea ez nazkatzeko. Bi urte edo lau urtean behin egin daiteke, buelta batzuk eman behar dizkiogu horri”.

Pena bat ere geratu zaio, Xabier Orbegozo Arria V.aren lesioa, lehia gogorra aurreikust­en baitzuen: “Nik irabazita pozik nago, baina gusturago geratuko nintzen berari irabazita. Halere, penarik handiena berak izango du seguruenik, azken momentura arte hor ibili delako pentatloia bultzatzen” adierazi du Zelai eta Arria VI. 19 urteko gazteek burututako lana nabarmen tzearekin batera.

Orain atseden hartu eta burua dagoeneko 2019an du jarrita, aizkoran 1. maila galdu zuen Zalduak eta gorengo maila errekupera­tzea da asmoa: “Gaixotasun bat medio txapelkete­tan bastante pattal ibili naiz aurten, ezin Gipuzkoako­an gozatu eta Euskadikoa­n nahiko gaizki, ea lehenengo mailara igotzen garen”. Pentatleta txapelduna­ren hitzak

 ?? ARGAZKIA: UNCITI ?? Xabier Zalduak irabazi du historiako seigarren pentatloia, Azpeitian
ARGAZKIA: UNCITI Xabier Zalduak irabazi du historiako seigarren pentatloia, Azpeitian
 ?? Jon ALTUNA ??
Jon ALTUNA

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain