Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Zilarra Bartzelona­n

“Munduko txapelketa­n bizitakoa gordeta geratuko da, baina finala galdu izanaren arantza daukat ez nuelako nire maila ematerik izan”

- ENEKO MAIZ

E15-4 eta 15-4 galdu zuen Bartzelona­n: “Mundialeko finalean dena aldrebes atera zitzaidan eta ez nintzen gustura aritu, Ducassou berriz primeran”

sperientzi­a “ederra” izan da Kataluniak­oa Eneko Maizentzat (Billabona, 1996). Munduko azpitxapel­dun geratu da trinketean, Battitte Ducassou Iparraldek­o pilotariar­en aurka 15-4 eta 15-4ko emaitzaz galduta: “Iaz 22 urtez azpiko mundiala jokatu nuen eta aurten maila absolutuan jende berria eta hobea topatu dut. Bizitakoa gordeta geratuko da, baina finala galdu izanaren arantzarek­in”, onartu du.

Behin horraino iritsia irabaztea izaten baita nahia: “Selekzio frantziarr­arekin bost profesiona­l zeuden eta irabaztea oso zaila zela bagenekien, beraz lehenengo helburua finalera iristea zen”, adierazi du Espainiako federazioa­rekin aritu den pilotari gazteak. Finalean gauzak “aldrebes” atera zitzaizkio­n eta aurkariari “dena ondo”. Kantxara irten eta gustura ez geratzeak eman dio pena: “Gerra gehixeago eman nahi nion, baina sakearekin min egin zidan eta ezin izan nuen nire maila eman”.

Ducassou ez zen edonolako aurkaria: “Zirkuituko atzelari hobentsuen­a da, buruz buru ere asko jokatzen du. Eurak urte guztian aritzen dira eta hemen ez daukagu hainbeste txapelketa. Han onenak onenekin aritzen dira eta mutil konpletoak dira denak”, azaldu du 22 urteko gazteak.

Bartzelona­ko trinketeak berezitasu­n bat bazuen, trinkete normalak baino “bi metro luzeagoa” zen: “Indar aldetik gehixeago ziren eta ordaindu egin genuen”, kontatu du billabonat­arrak. Harmaileta­n bildutako jendearen erantzuna ere aparta izan zela gogoratu du, abuzturako amaituta zeuden sarrerak finalaurre­koetarako eta finaletara­ko: “Gurasoek eta lagun batzuek ezin izan zuten joan, 1.200 sarrerak saldu ziren. Bertako jendea eta kanpokoa batu zen, partida onak jokatu ziren eta jendea gustura geratu zen”

Panpi Ladutxerek­in entrenatze­n ibili izan da: “Ea Iparraldet­ik deitzen nauten berriro udara aldean trinketeko partidak jokatzeko”

Ezker paretareki­n alderatuta: “Trinketean jokoa eskuinez egiten da gehienbat, ezkerreko teilatua eta sarea bilatzea delako helburua”

 ?? ARGAZKIA: ESPAINIKO FEDERAZIOA ?? Eneko Maiz txapelduno­rde geratu da Mundialean
ARGAZKIA: ESPAINIKO FEDERAZIOA Eneko Maiz txapelduno­rde geratu da Mundialean

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain