Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Iparraldek­o trinketeet­an

-

Billabonak­oa da Eneko Maiz, baina Iparralder­a joan izan da jokatzera. Iazko abenduan hasi zen Panpi

Ladutxerek­in entrenatze­n eta apirila-maiatzetik aurrera partidak jokatu zituen bertan: “Astero jokatzen nuen hango bigarren mailako profesiona­lekin, maila hartzeko balio izan zidan, partida gogorrak ziren denek jokatzen dutelako asko”, azpimarrat­u du.

Normalean Urruñan entrenatze­n zuten, “tarteka” Azkainera,

Panpiren jaioterrir­a bertaratze­n ziren arren. Zentzu horretan, Iparraldea­rekin alderatuta sekulako zuloa ikusten du Gipuzkoan: “Hemen ez da inor joaten, ez dago erakarpeni­k. Hara jokatzera joan eta harmailak beteta daude beti. Herri gehienetan dago han trinketea”, onartu du Eneko Maizek.

Orain arte beti Gipuzkoan aritu da Maiz probintzia­ko, Euskadiko eta Espainiako txapelketa­k jokatzen: “Gipuzkoako txapelketa jokatzen dutenak zortzi gara lehen mailan eta bigarren mailan jende gehiago aritzen da, baina Frantzian lau maila daude bai banaka eta binaka, pilotari mordoa apuntatzen dira”.

Hurrengo urtean Munduko Kopa jokatuko da Parisen, hau Mundiala bezalaxe lau urtean behin jokatzen da eta datorren Munduko Txapelketa Miarritzen jokatuko da 2022an. Bi hitzordu horietan egon nahi du Eneko Maizek

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain