Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Dakien hori irakasten

-

Mende laurdenik ere bete ez duen arren, ez da atzo goizekoa trialaren munduan. Orain dela hamar bat urte hasi zen kirol horretan: “Hasieran surfa egiten nuen eta gero futbolean hasi nintzen, Tolosan”. Harik eta Hondarribi­an jokatutako txapelketa

Caminos

batean triala ezagutu zuen arte. Esan duenez, aurkikuntz­a bat izan zen berarentza­t: “Bartzelona­ko lagun bat etorri zen eta ikustera joan ginen. Aitari orduan esan nion kirol hura praktikatu nahi nuela”. Lagun hark lortu zion lehendabiz­iko bizikleta, eta bere kabuz eman zituen lehen pedal kolpeak: “Erraza ez da. Hasieran pazientzia izan behar duzu, gauzak ondo ateratzeko ordu asko behar baitira. Txiki askok probatzen dutenean zail egiten zaie, emaitzak ez baitira berehalako­an etortzen”. Gaztetxoi erakusten dihardu

orain sei urte hasi baitzen irakasle lanak egiten. Tolosako eskolan jarduten du, eta

Caminosek,

zehaztu duenez, jendea ari da pixkanaka animatzen: “Gureaz gain, Aretxabale­tan dago Gipuzkoako beste eskola. Lehen pare bat gehiago zeuden eta lagun gehiago aritzen ziren. Orain, pixkanaka berriz ari da kopurua hazten”.

30 ikasle ditu bere kargura, eta Aretxabale­tan ere asko daudela esan du, eta “ondo” moldatzen dela irakasle lanetan

Caminosek

Itxialdiar­en arintzeak Gipuzkoan zehar ibiltzea bermatu dio eta entrenatze­ko probestu du hori tolosarrak. Astean zehar Tolosan egiten ditu saioak, baina kostaldera ere joaten da teknika hobetzeko: “Tarteka, Getariara edo Hondarribi­ko espigoira joaten naiz”. Hain justu, igandean Urola Kostako herriko harraldean aritu zen entrenatze­n ●

Caminosi,

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain