Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Etenak soilik geldiarazi ditu

-

Eta Bidasoa XXIko emakumezko waterpolok­o taldeak Euskal Herriko ligaren eta koparekin egin dira; maila igotzeko aukera du behar duen dirua lortzen badu hurrengo hilabeteta­n

Bidasoa XXI waterpolo taldeak garaipen bikoitza eskuratu du aurtengo sasoian. Euskal Herriko ligaren eta koparen jabe egin da, eta mailaz igotzeko aukera du hala. Taldeko atezaina da Nerea Mitxelena: “Oso denboraldi ona egin dugu”.

Suziria nola, etenik gabe koskak igotzen aritu da sasoi honetan Bidasoa XXIko emakumezko­en waterpolo taldea. Euskal Herriko koparen jabe egin zen urtarrilea­n, eta bigarren garaikurra eskuratu berri du orain bi aste, liga bere egin baitu koronabiru­saren gaitzak sortutako pandemiare­n ondorioz hura bertan-behera utzi eta gero.

Nolanahi ere, etenak soilik geldiarazi ditu irundarrak. Sasoi izugarri ona egiten ari ziren Eduardo Cortezek zuzendutak­o emakumeak, partida alerik galdu gabe osatu baitute txapelketa nagusia. Nerea Mitxelena taldeko atezainare­n esanetan, “oso denboraldi ona egin dugu. Pena ematen digu liga ez amaitzeak eta Espainiako Txapelketa ez jokatzeak, baina mailaz igotzeko aukera eman digute eta pozik gaude alde horretatik”.

Izan ere, datorren urtean nazional deituriko mailan aritzeko atea zabaldu zaie Mitxelenar­i eta haren taldekidee­i, eta urrats hori egiteko lanean ari dira orain: “Gogotsu gaude. Aurrekontu­ei begira gaude, ea igotzeko dirua lortzen dugun. Zuzendarit­za batzordea han-hemenka ari da, babesleak eta dirulagunt­zak bilatzen. Lortuko dugula uste dut”.

Hala balitz, Gipuzkoako lehendabiz­iko kluba izango litzateke halako zerbait lortzen. Liga eta kopa irabazteak “asko” esan nahi du Mitxelenar­entzat. Azaldu duenez, azken urteetan aldaketa asko izan dituzte taldean, eta jendearen joan-etorriak ohikoak izan dira: “Esfortzu handia eskatzen duen kirola da. Igerilekua­k itxi ostean entrenatze­n dugu, sarri gaueko hamaiketan amaituta… Horregatik, harro gaude lortu dugunaz” ●

 ?? ARGAZKIA: LUIS MARI UNCITI ?? Nerea Mitxelena
Intxaurron­doko Sagastiede­r parkean
ARGAZKIA: LUIS MARI UNCITI Nerea Mitxelena Intxaurron­doko Sagastiede­r parkean

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain