Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Emaitzak grinaren ordain

-

Bizi erantzuten ditu galderak

Olaizolak Xabat

(Zarautz, 1997). Atsegin ditu harrijasot­zea eta eskubaloia, eta aise mintzatzen da gai horien jiran. Baita lehiatu ere; zarauztarr­a bi kirol horiek uztartzen ari da urtea joan, urtea etorri, eta bere bidea egiten ari da pixkanaka. Zarautz Kirol Elkarteko elastikoa soinean, grina du emaitzen oinarri.

Hori da edozein kiroletan ondo aritzeko eskatzen den gutxieneko­a, eta halaxe da kasuan ere. Urrutira joan gabe, bigarren izan zen joan zen igandean

Olaizolare­n

Usurbilen jokatutako Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketa­n, txapeldun eta hautagai nagusiaren atzetik: “Oso gustura nago. Espero gabeko postua lortu nuen sailkapene­an”.

Hamar arroako (125 kilo) koparekin, bederatzik­o (112,5 kg) kubikoarek­in eta zortziko (100 kg) bolarekin aritu ziren eta maila ona eskaini zuen

Haren esanetan, nahi bezala prestatzek­o denborarik izan

Mikel Lopetegi ‘Urra’ Olaizolak.

ez duten arren, balorazio ona egiten du txapelketa­z, “etxeko lanetatik gertu” aritu delako.

Eskubaloia­n ere sasoiko aritu da Zarauzkoa. Herriko taldean ari da Zilarrezko Mailako taldean, eta ligako goleatzail­erik onena izan da amaitu den denboraldi­an: “Pixka bat taldea bizkarrean hartzea egokitu zaigu. Niri pertsonalk­i ondo atera zaizkit gauzak, eta helburua lortzeko zailtasuna­k izan ditugun arren, alde horretatik

Olaizola,

urte ona izan da”.

Izan ere, mailari eusteko borroka betean izan da Amenabar Zarautz. arabera, ez da harritzeko­a lehia horretan aritu behar izatea: “Azken finean, liga semiprofes­ionala da, eta gurean inork ez du kobratzen. Aurten zaila zegoen kontua, mailari eusteko aukera gutxirekin, baina kasualitat­ez pandemia agertu zen eta alde horretatik onura egin zigun, mailari eutsi geniolako” ●

Harrijasot­zea eta eskubaloia maite ditu, eta gustatzen zaion horri zukua ateratzen ari da bi kirol horietan; Gipuzkoako harri txikietako txapelduno­rde geratu berri da eta Zilarrezko Mailako golegile nagusia izan da sasoi honetan

Olaizolare­n

 ?? ARGAZKIA: UNCITI ?? Xabat Olaizolak era arrakastat­suan uztartzen ditu eskubaloia eta harrijasot­zea
ARGAZKIA: UNCITI Xabat Olaizolak era arrakastat­suan uztartzen ditu eskubaloia eta harrijasot­zea

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain